Care Santos Matarón jaio zen (Bartzelona), 1970ean. Zuzenbidea ikasi arren, kazetari aritu zen gaztetatik. Obra zabala idatzi du haur, gazte nahiz helduentzat, eta harremanetan izaten da irakurleekin, forumen eta hitzaldien bitartez. Haren liburuak hogei bat hizkuntzatara itzuli dituzte, eta hainbat sari eta aitorpen jaso ditu, hala nola Edebé (2003 eta 2015), Gran Angular (2004), Alandar (2006) Protagonista Jove (irakurleek emandakoa), Letra Katalanen Ramon Llull (2014), Nadal (2017) eta Cervantes Chico (2020).
Bilatzailea