Grupo Edebé
Home / Publicaciones Generales / Euskara - Giltza

Literatura

Egile-zerrenda

César Mallorquí

César Mallorquík (Bartzelona, 1953) Kazetaritza ikasi zuen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta kolaborazioak egin zituen hainbat argitalpenetan; besteak beste, La Codorniz aldizkari ospetsuan. Horretaz gainera, urte luzez aritu zen publizitate arloan, harik eta, laurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran, erabaki irmo bat hartu zuen arte: bere betiko bokaziora dedikatzea; literatura idaztera, alegia. Bide horretan, sari asko lortu ditu. Esate baterako, lau aldiz EDEBÉ saria; 2000n, Gran Angular saria; 2007an, Espainiako Cultura Viva Narratiba Sari Nazionala; 2010ean, Hache saria, eta 2013an, Espainiako Gazte Literatura Sari Nazionala, La isla de Bowen eleberri bikainagatik. 2015ean, bere jardunbide literarioa aintzat hartuz, Cervantes Chico Saria eman zioten.



Partekatu


Bilatzailea