Grupo Edebé
Home / Publicaciones Generales / Euskara - Giltza

Literatura

Egile-zerrenda

Edna López

Los Realejosen (Tenerifeko iparraldea) jaio zen Edna López, 1977an. 1995ean, San Cristóbal de La Laguna hirira joan zen, zuzenbide-ikasketak egitera. Lizentziatu ondoren (2000. urtea), abokatu-lanetan aritu zen zenbait urtez. Ondoren, lege-aholkulari hasi zen, literatura-zaletasunari eutsiz betiere. Antropologia Sozial eta Kulturaleko unibertsitate-ikasketak ari da egiten gaur egun. 2008an hasi zen idazten bere lehen eleberria, Kolako altxorraren bila, “Phaistoseko disko” mitiko haiek inspirazio-iturri harturik. Erlikia arkeologiko horren jatorrizko grabatuak ageri dira liburuan, hizkuntza enigmatiko gisara. Irakurle gazteen abentura-, misterio- eta jakintza-nahia asetzea du helburu liburuak.


Website

Partekatu


Bilatzailea