Bilbon jaio zen, 1965ean. Psikologian lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. 2001-2002 ikasturtean, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Eusko Ikaskuntzak antolatutako HIZNET-Hizkuntza Plangintza Graduondoko ikastaroa egin zuen. Bilboko Labayru Ikastetxean, itzulpengintza ikasketak egin zituen. Azken urteotan, hainbat ipuin eta eleberri bat idatzi eta sari ugari jaso ditu.
Bilatzailea