Miren Agur Meabe Lekeition (Bizkaia) jaio zen 1962an eta Bilbon bizi da. Irakasle-ikasketak eta Euskal Filologia ikasi zituen. Hainbat urtez irakasle izan zen, baina euskarazko testuliburuak argitaratzea du aspaldiko lanbidea, Giltza argitaletxean. Nola zuzendu andereño gaizto bat liburu ezagunaren egilea da. Literatura-sari garrantzistuak jaso ditu, besteak beste Kritika saria poesiaren alorrean, eta Euskadi saria gazteentzako literaturan, bi aldiz.
Bilatzailea