Grupo Edebé
Home / Publicaciones Generales / Euskara - Giltza

Literatura

Agustín Comotto

Buenos Airesen jaio zen Agustín Comotto, 1968an. Komikigile izan zen hasieran, eta, azken urteotan, haurrentzako liburuak ere idazten eta marrazten ditu. Oso gustuko du irudien bidez istorioak azaltzea, eta oso ongi pasatzen du katuak, ontziak, itsasoaren hondoa eta Mariaren gela (peluxe eta guzti) marrazten. Aldiz, ez zaio gustatzen ordenagailuak, eskailera kiribilak eta ardiak marraztea. Mexikon, Argentinan, Venezuelan, Espainian eta Italian —besteak beste— argitaratu ditu haurrentzako liburuak. Corbera de Llobregaten bizi da, hirurehun urteko etxe batean. Haren ganbara du marrazkilantegi. Bi katu ditu (lehen, hiru), eta, udan, beti itzultzen dira enarak Hegoafrikatik haren etxeko teilatura, oporrak igarotzera.


Website

Partekatu


Bilatzailea