Tesa Gonzalez Getxon (Bizkaian) jaio zen. Oviedoko Arte Eskolan egin zituen ikasketak, eta diseinuan eta irudian espezializatu zen. Gaur egun Madrilen eta Cadizen bizi da tarteka. 1993tik aurrera, haurrentzako irudigintzari lotu zitzaion, eta argitaletxe garrantzitsuetako liburuetan ikus daitezke haren lanak. Irakurketa sustatzeko hainbat lantegitan ere laguntzen du, eta horrek harrekin eta haien munduarekin lotura zuzena izateko aukera ematen dio.
Bilatzailea